Amurrioko Eskolako Agenda 21ek planifikatua du datorren ikasturterako lana. Ikastetxe guztiek udalerriko gune naturalen ingurumen- eta kultura-ondarea urte bat gehiago lantzea erabaki dute. Gure ingurumen- eta kultura-ondarea funtsezkoa da gure gizartearentzat. Iraganetik jaso dugun baliabide bat da, orainean ere sortzen duguna, eta gordetzen duguna eta gordetzen ez duguna; hori izango da, haien onuragarri, datozen belaunaldiei utziko dieguna.


Gure ondarea aberastasun hauskor bat da, eta, horregatik, bere aniztasuna eta berezitasuna zaindu eta errespetatzen duten politikak eta garapen-ereduak behar ditu; izan ere, galduz gero ezin da berreskuratu, eta, gorde ahal izateko, lehenik ezagutu egin behar da. Hori dela eta, datorren ikasturtean berriro, Amurrioko ikasle guztiek, beste herritar guztiekin batera, gure gune naturalen ondarea ezagutzeko eta zaintzeko egingo dugu lan.

“Azkenean, maite duguna besterik ez dugu gordeko, ulertzen duguna besterik ez maiteko, eta irakasten digutena besterik ez ulertuko”

Udalsarea2030-Horz-Color