Amurrioko ikastetxeek udal foroan aurkeztu dituzte ikasturte honetan landu dituzten konpromisoak eta proposamenak, 2030 eskolako agendaren esparruan klimaren aldeko ekintzak egiteko. Datorren ikasturterako ikastetxe guztiek Energia eskuragarria, fidagarria, iraunkorra eta modernoa bermatzea guztiontzat lantzea erabaki dute 7. Garapen Iraunkorrerako Helburura. Beraz, ikasleak energiarekiko dugun egoera ezagutzen eta aztertzen lan egingo dute.