Adierazpen Instituzionala
2021eko urriaren 28an Amurrio Udalaren Bozeramaleen Batzordeak aho batez adierazten du:
1.- Amurrioko Udalak udalerrian gertatutako lan-istripua salatzen du, eraikuntzako langile bat hil baita, eta istripua eragin zuten inguruabarrak eta istripuaren ondoriozko erantzukizunak argitzeko ere eskatzen du.
2.- Amurrioko Udalak doluminak eman nahi dizkie hildako langilearen familiari, lagunei nahiz lankideei.
3.- Amurrioko Udalak bat egiten du istripu hau salatzeko eta biktimaren inguruko pertsonei elkartasuna eta babesa adierazteko ekimenekin, eta herritarrak ere ekimen horiekin bat egitera animatzen ditu.
4.- Halaber, berriro salatu nahi ditugu lan-istripu guztiak, hala heriotza dakartenak, nola zein heriotza ez dakartenak, eta lanetik etxera bizirik itzultzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu