Aiara Dantza Taldeak uztailaren 1etik 15era zabalduko du matrikulazio epea. Izen-emateak online izango dira. Herriko dantza taldeak 2022-2023 ikasturtean bi talde berri eskainiko ditu:  

– Umeak (5-16 urte bitartekoak, txikienak 2017an jaioak): entseguak astelehen eta asteazkenetan izango dira, 17:00-18:00 (dantzari kopuruaren arabera hasiberrien talde bat edo bi aterako dira).

– Helduak (16 urtetik gorakoak): entseguak asteartetan izango dira, 19:00-20:30. Talde honetan erromerietarako dantzak ikasteaz gain, plazan egiteko dantzak ere irakatsiko dira; Aiara Dantza Taldearen dantzaldietan parte hartzeko aukera izanez.

Talde bakoitza aurrera ateratzeko gutxienez 12 dantzarikoa izan beharko da. Talde berdinean 20 pertsona baino gehiago matrikulatuz gero, bigarren talde bat sortuko da. Taldeak betetzeko matrikula ordena jarraituko da. Izena emateko epearen ostean plazak libre geratzekotan, epetik kanpo izena emateko aukera egongo da. 

QR edo sare sozialak

Informazio gehiago QR kodean edo Aiara Dantza Taldearen sare sozialetan. Taldearekin harremanetan jartzeko eta dudak argitzeko aiaradan­tzataldea@gmail.com helbidera idatzi.