Aiara Dantza Taldearen ikastaroetarako matrikulak irailaren 6, 7, 13 eta 14an egin ahalko dira: 6 eta 13 ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara eta 7 eta 14 larunbatetan, 10:00etatik 12:00era.  Urte osoko kuotak: 1. familiakidea 50 €;  2. familiakidea 40 €; 3. familiakidea 30 €. Familiakidea moduan lehenengo mailakoak hartuko dira: neba-arreba, aita-ama, ama-alaba, aita-semea. Izena emateko Dantza Taldeko Reforreko lokalera joan beharko da. Hiru talde berri desberdin egongo dira, eta guztien ensaioak Reforreko gimnasioan izango dira. Umeak (5-16 urte bitartekoak, txikienak 2014an jaioak): ensaioak asteazken eta ostiraletan izango dira 17:00etatik 18:00ak arte. Helduak (16 urtetik gorakoak): ensaioak as­teazkenetan izango dira, 18:00etatik 19:15n arte. Talde honetan erromerietarako dantzak ikasteaz gain, plazan egiteko dantzak ere ikasiko dituzte eta Aiara Dantza Taldearen dan­tzaldietan parte hartzeko aukera izango dute.

Dantza Plaza (16 urtetik gorakoak): ensaioak larunbat goizetan izango dira, 13:30etan. Talde honetan erromerietako dantzak ikasiko dira.Beste urte batzuetan izandako esperientziaren ondorioz, behin izena emanda ez da kuotaren kostea itzuliko. Errua dantza taldearena izatekotan bakarrik itzuliko da kuotaren kostea (adibidez, azken orduko ordutegi aldaketak). Plazak mugatuak izango dira. Taldearekin harremanetan jartzeko korreo bat bidali daiteke honako helbide honetara: aiaradantzataldea@gmail.com edo telefono zenbaki honetara deitu: 688662554 (Igone).