Amurrioko Aresketa Ikastolak Darabagu Araba Euskaraz 2020rako abian jarritako programaren barruan, ­Aiaraldeko emakume sortzaileon inguruko erakusketa bat antolatu nahi du. Erakusketa Amurrioko “La Casona”-n 2020ko martxoaren 3tik 8ra garatuko da. Idazki honen bitartez, ekimenaren sustatzaileek ­Aiaraldean edozein arte-sorkuntza eremutan diharduten emakumeak gonbidatu nahi ditu proiektu honetan parte-hartzera. Erakusketaren helburua diziplina ezberdinetan lan egiten duten emakumeen sortze-prozesu eta artearen inguruko gogoetetan sakontzea da. Ideia honetan interesatuta dauden sortzaileek bidali dezatela e-mail bat posta-elektroniko helbide honetara 2020ko otsailaren 16a baino lehen (egun hori barne): kultura_ae20@aresketaikastola.eus. Posta-elektronikoan bere kontakturako datuak, curriculum laburra eta bi obren argazkiak atxikitzea (obren neurriak zehaztuta) eskatzen da. Erakusketa ez denez ohiko arte-obra erakusketa bat izango, parte-hartzaileak bere sorkuntza-prozesuaren inguruko elkarrizketatxo bat izateko prest egon beharko lirateke. Espazio murriztuarengatik edo eskari gehiegi izateagatik aukeraketa bat egin beharko balitz, bost pertsonez osatutako epaimahai bat egongo da eta hauek izango dira aukeraketarako irizpideak: 1) diziplina ezberdinak erakustea; 2) artistek izandako arte-hezkuntza edo arte-profesionalizazio maila; 3) eskakizunarekin batera bidalitako artelanen kalitatea.