Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak lanerako pertsona bat kontratatu nahi du. Hona hemen deialdiaren ezaugarriak:

1. EGINKIZUNAK:
• Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluaren koordinazioa eta dinamizazioa.
• Gainerako elkarte eta instituzioekiko harremanak bideratzea.
• Barne eta kanpo komunikazioa bideratzea.
• Sor daitezkeen proiektuen lanketa eta zabalkundea.
2. ESKATZEN DA:
• Euskaraz egoki komunikatzeko gaitasuna.
• Aiaraldea eskualdearen ezagutza: elkarteak, pertsonak…
• Ekintzailetza.
• Lantaldean aritzeko gaitasuna.
• Harremanetarako trebetasuna.
• Koordinazioa eta kudeaketarako gaitasuna.
• Autoa eta gida-baimena.
3. BALORATUKO DA:
• Euskalgintzan aritu izana.
• Gizarte ekimenenetan partaide izana.
• Lanerako malgutasuna.
• Soziolinguistika ezagutza.
4. LAN EGOERA:
• 20 ordu astean. Lanaldi erdia.
• Ordutegi malgua.
• Soldata: 650 € gordin/hilean. 14 ordainsari urtean (aurrerago berrikusteko
konpromisoa).
• Lan harremana hasteko hilabetea: Abendua

Gaurtik eta urriaren 23ra bitartera aiaraldekoeuskalgintza@gmail.com helbidean jasoko dira curriculumak.