Abenduak 2 larunbata, 20:00etan: Ikuskizuna “Gorbeia Amurrion, kontuak eta kantuak”. Gorbeia dugu entzungai eta ikusgai. Gorbeia amets gozo eta bizigarri. Ikuskizunean Gorbeiako irudiak proiektatzen dira, Gontzal Mendibilen kantak eta Iñaki García Uriberen kontuekin uztartzen dira. Euskaldunen hamaika belaunaldietan ahoz aho pasatu diren kontuak eta kantuak heleraziko dizkigute Gorbeiako leienda, mito eta bizimoduen berri emanez. Euskaraz eta gaztelaz. Iraupena: 75 min. Sarrera: 3 € (2 € Amurrioko antzokiko bazkideentzat).