2005eko maiatzaren 20an, Amurrioko Udalak kultura garatzeko gune berri bat inauguratu zuen: AMURRIO ANTZOKIA. Eskualderako sortu zen, antzerki-, dantza-, musika- eta zinema-programazio erregularra emateko asmoz. Hamargarren urteurrena ospatzeko, “10 URTE DANTZAN / 10 AÑOS EN DANZA” emanaldia antolatu da. Amurrio udalerrian egiten diren dantza-diziplinen erakusketa da: euskal folklorea, balleta, sevillanak, kirol-dantza… Jarduera horretan honako hauek hartzen dute parte: Aiala Dantza Taldeak, Amurrioko Dantza Eskolak, San Jose sevillana-taldeek eta kirol-dantza egiten duen bikote batek. Guztiek hartzen dituzte klaseak Amurrion. Emanaldia maiatzaren 23an (larunbata) izango da, 20:00etan, Amurrio Antzokian.

Honako hauek hartuko dute parte:

  • AIARA DANTZA TALDEA: euskal dantzak
  • AIRES DEL SUR: sevillanak eta flamenkoa
  • AMURRIO DANCE, Josu eta Lydia: kirol-dantza
  • AMURRIOKO UDAL DANTZA ESKOLA: balleta
  • UHIN ONA ARETO DANTZEN KULTUR ELKARTEA: dantza soziala
  • SEVILLANAS SAN JOSÉ: sevillanak

Amurrio Antzokiak garrantzia eman nahi dio udalerriko eta eskualdeko kultura-jarduerari. Oraingo honetan, adin guztietako jendea arituko da taula gainean; guztiek astean hainbat ordu eskaintzen dizkiote edozein modalitatetako dantzari.