Amurrio Antzokian, apirilaren 16an, Mendi Tourren edizio berri bat eskainiko da 19:00etatik aurrera. Sarrera prezioa 2 eurokoa da. Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Sarreren salmenta: Saioa hasi baino 45 minutu lehenago aretoko leihatilan eta apirilaren 6tik aurrera Kultur Etxean.

Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin. Egun bakarreko eta egun bat baino gehiagoko formatoan eskain­tzen da, erakunde, eskola eta ikastetxe, korporazio, komunitate-talde eta kultura-aretoetako operadoreekin batera prestatuta. Tokian tokiko antolatzaileek mendia, abenturako kirolak, kultura eta ingurumena ardatz duten pelikula-sorta batetik aukeratuz, euren ikusleentzako programarik interesgarriena eratu ahal izango dute. Mendi Tourrari esker festibala urte osora zabaltzen dugu. Tourraren bitartez pertsona gehiagorengana iristeko asmoa daukagu, eta istorio harrigarriak, zirraragarriak eta inspiratzeko gaitasun handia dutenak ezagutzeko aukera eskaini nahi dugu.