Amurrio Bideanek, Amurrioko Udaleko Toki Garapenerako Agentziak, prestakuntza-tailer eta -ekintza batzuk diseinatu ditu, bai lanean ari diren eta beren trebetasunak hobetu edo ezagutza berriak eskuratu nahi dituzten pertsonentzat, bai langabeentzat, laneratzea edo lan-merkatura itzultzea errazteko.

Prestakuntza-ekintzetako hiru on-line emango dira, eta gainerako ikastaroek formatu presentziala izango dute, baina pandemiaren ondorioz segurtasun-protokoloa betez.

Arabako Foru Aldundiak diruz laguntzen ditu ekintzak, Aiarako Kuadrillaren bidez, Hazilan programa izan ezik; izan ere, programa hori EGFk diruz laguntzen du, eta % 50ean kofinantzatzen du, 2014-2020ko EPOren barruan.

 

KURTSOA  FORMATUA AURREIKUSITAKO DATA ORDUTEGIA
 HAZILAN (130 ordu)4 hilabeteko praktiaka 2022an Presentziala Astelehenentik ostiralera10/4 tik 12/3ra 9.00etatik 14.00 etara
Excel Aurreratua: negozio-inteligentziako tresnak(30 ordu) On-line Asteartetik ostegunera10/05tik  10/27ra 16.30etatik 19.30etara
Salmenta-prozesua eta haren teknikak.
Tresna digitalak txertatuz(12 ordu)
On-line Astearte eta ostegunetan10/19tik 10/28ra 17.00etatik a 20.00etara
Kudeaketarako aplikazio informatikoak: Contaplus eta Nominaplus(50 ordu) Presentziala Astelehenetik ostegunera11/2tik 11/22ra 9.30etatik 13.40 ra
Nola dinamizatu online bilera eraginkorrak(14 ordu) On-line Asteartetik ostegunera11/2 tik 11/17ra 17.00etatik 19.00etara
Okupatu: prestatu enplegurako(20 ordu)

 

Presentziala Asteartetik ostiralera11/23 al 11/26 9.00etatik 14.00 etara

 

Plazak mugatuak dira eta izen-emateak irailaren 1etik aurrera hasiko dira. Parte hartu nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek Amurrio Bideanekin harremanetan jar daitezke, 945891721 telefonoan edo formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoan.

Horrez gain, uztailaren 31tik abuztuaren 29ra Amurrio Bideaneko instalazioak oporretan itxita egongo direla jakinarazi dute.

Formakuntza Ikastaroak