Amurriok oroitzapenezko horma-irudi bat du aste honetatik aurrera Dionisio Aldama kalean, urteko 365 egunetan sexu- eta genero-aniztasuna ikusgai egon dadin. Artelana herriko Raisa Álava Robina artistak egin du, eta Amurrioko Udalak E28 LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan bultzatu duen sentsibilizazio-kanpainaren parte da. Horma-irudi koloretsuak tandem batean doazen hiru pertsona islatzen ditu, kolektiboa irudikatzen duen bandera goialdean dutela. Ekimen horiek abian jartzearen helburua LGTBIQA+ pertsonen eskubideak zaintzea eta, aldi berean, udalerriko sexu- eta genero-aniztasuna ikusaraztea da.