Amurrioko Udala Amurrio Hiribilduko Paisaiaren Ekintza Plana idazten ari da, Sigi-Saga Estudios Territoriales enpresaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Lurralde-on ikertaldearen laguntza teknikoarekin. Ikertu beharreko paisaiari buruzko hasierako diagnostikoa egin da, eta datozen hilabeteotan plana eta kudeaketa-neurriak zehaztuko dira.

Prozesuan, eta egitasmoak aurrera egin dezan etorkizunean ere, ezinbestekotzat jotzen da herritarrek parte hartzea. Izan ere, haien ekarpenen arabera erabakiko da nola osatu amurrioarren itxaropenekin bat egiten duen plana.

 

Hori dela eta, Amurrioko paisaiaren inguruan herritarrek zer-nolako iritzia duten jakin behar da. Ez da beharrezkoa arloaren inguruko ezagutza espezifikoak edo ikasketak izatea; paisaiari buruzko ikuspegi guztiek balio dute, eta balio erantsia emango diote ikerketari. Horrenbestez, antolaturiko topaketa eta foroetan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak:

– Galdetegiak: diseinatutako galdetegiak erraz eta azkar betetzeko modukoak dira, eta eskura egongo dira ekainaren 8tik aurrera, Udalaren webgunean eta udaletxean bertan (Herritarren Partaidetzarako Arloa) paper-formatuan. Halaber, leku hauetan jarriko diren karpetan ere bete ahalko dira:

  • Ekainaren 9an, Landako kalean, 10:00etatik 13:30era.
  • Ekainaren 10ean, kiroldegian, 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.
  • Ekainaren 12an, azokan, 09:30etik 13:00etara.

– Elkarrizketak: elkarrizketa bat izan nahi bada gaiari buruzko informazio osoagoa jasotzeko, izena eman daiteke Udalean, eta hitzordua egingo da.

– Tailerrak: bi partaidetza-tailer daude antolatuta, eta herritarrak parte hartzera animatzen ditugu. Ekainaren 25ean eta irailaren 24an egingo dira, udaletxeko instalazioetan, 18:30ean.

Bai Udaleko Herritarren Partaidetzarako Gunean, bai partehartzea@amurrio.org helbide elektronikoan, gaiaren inguruko edozein zalantza argituko da.

Parte hartu, zure zain gaude eta!