Amurrioko Udalak, Aiarako Kuadrilarekin eta Laudioko Udalarekin batera,  ‘Aiaraldea dendatik etxera’ ekimena diseinatu du. Kanpaina horren helburua udalerriko saltokietako kon­tsumoa bultzatzea da. Horregatik, esperientzia pilotu honen bitartez, egindako eskariak etxera eramango dira. 

Amurrion 8 dira ekimenarekin bat egin duten saltokiak: Maritierra, Selene frutadenda, Industrias cárnicas Burutxaga, Boga Boga arrandegia, Alberto Otegui arrandegia, Goxe Berri, San José S.C. harategia, eta Álava harategia. Negozio bakoitzak ezarriko ditu eskariak egiteko prozedura eta ordaintzeko modua. Zerbitzua erabili ahal izateko, establezimendu bakoitzean egindako gutxieneko erosketa 10 eurokoa izango da.  

Herritarrentzat kosturik izango ez duten banaketak asteazkenetan eta ostiraletan egingo dira, 15:00etatik 17:00etara. Ordu tarte horren barruan, eskaria zein unetan jaso nahi den aukeratu ahal izango da. Esperientzia pilotu horretan parte hartzeko interesa duten herritarrek formularioa bete beharko dute parte har­tzen duten establezimenduetan, edo webgune honen bitartez: https://sites.google.com/view/dendatiketxera.