Amurrioko Udalaren Osoko Bilkurak, atzo egindako bilkuran, Urbide Arabako Ur Partzuegoan sartzea onartu zuen. Aurretik, Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoa desegitea onartu da. Kantauriko Urkidetzak urte hauetan modu eraginkorrean gauzatutako ereduari 2025ean araztegiak martxan jartzearen ondoriozko saneamenduaren kudeaketa gehitu behar zaio.

Arabako Urbide Ur Partzuergoa

Urbide Ur Partzuergoak 2019an hasi zuen bere ibilbidea, Arabako Foru Aldundiak sustatuta, eta Arabako Uraren Ziklo Integrala modu bateratu, eraginkor eta iraunkorrean kudeatzea du helburu. Ura kudeatzeko eredu berri horrek uraren hornikuntzaren, edangarritasunaren, estolderiaren eta arazketaren kudeaketan batu nahi ditu indarrak. Azpiegitura hidraulikoen kontrola hobetzeaz gain, kudeaketa profesionalizatuaren bitartez, besteak beste, Nerbioi ibaira eta haren erreketara egiten diren isurketak murriztuko ditu, eta gerta daitezkeen ezustekoen aurrean erantzuteko gaitasun handiagoa izango du, ingurumen arloko Europako araudia betetzea bermatuko duen testuinguruan.