Amurrioko Udal Euskara Zerbitzuak autobus zerbitzua antolatu du maiatzaren 19an Lekeition ospatuko den Ibilaldira joateko. Aurtengoa bizkaiko ikastolen jaiaren 40. edizioa izango da. Jai hauetako lema, ‘Haratzago’. Ibilaldira joateko txartelak Kultur Etxean jaso ahalko dira maiatzaren 16ra.  Prezioa: 7 e. Goizeko 10:00etan irtengo da Amurriotik, Amurrio An­tzokiaren inguruan dagoen Araba kaletik. Itzul­tzeko, Lekeitiotik 19:00etan irtetea espero da.