2022ko Kilometroak jaialdia Ibarran ospatuko da urriaren 2an, Uzturpe Ikastolak antolatuta. “Irribarra” da mezua, irribarreak ikusezin izan diren garaietan, eta honela, irribarraren balioa azpimarratzea, irribarrak zabalduaz.

 Amurrioko Udalak autobus zerbitzua antolatu du hara iristeko. Amurriotik 09:30ean irtengo dira eta Ibarratik 19:00etan izango da ­itzulera. Txartelaren prezioa 12 ­eurokoa da. Kultur Etxean erosi ­ahalko dira irailaren 29ra arte.