Amurriok autobus zerbitzua antolatu du urriaren 7an Uretxu-Zumarragan izango den Kilometroak jaialdira joateko

Kilometroak jaialdia Uretxu-Zumarragan ospatuko da urriaren 7an. Amurrioko Udalak autobus zerbitzua antolatu du hara iristeko. “Zubiak batu!” leloa izango da. Amurriotik 10:15ean irtengo dira eta Uretxu-Zumarragatik 19:00etan izango da itzulera. Txartelaren prezioa 7 eurokoa da. Kultur Etxean erosi ahalko dira urriaren 4ra arte.
Zirkuitua
5,9 km eta lau gune izango ditu Kilometroetako zirkuituak: Ikastola, Zumarragako plaza-Lizeoa, Etxaburu eta Santa Barbara. Gehieneko desnibela 200 metrokoa izango da.