Kilometroak jaialdia Uretxu-Zumarragan ospatuko da urriaren 7an. Amurrioko Udalak autobus zerbitzua antolatu du hara iristeko. “Zubiak batu!” leloa izango da. Amurriotik 10:15ean irtengo dira eta Uretxu-Zumarragatik 19:00etan izango da ­itzulera. Txartelaren prezioa 7 ­eurokoa da. Kultur Etxean erosi ­ahalko dira urriaren 4ra arte.

Zirkuitua
5,9 km eta lau gune izango ditu Kilometroetako zirkuituak: Ikastola, Zumarragako plaza-Lizeoa, Etxaburu eta Santa Barbara. Gehieneko desnibela 200 metrokoa izango da.