Mugikortasunaren Europako Astea urtero ospatzen da irailaren 16tik 22ra. Europar ekimen honen asmoa da hirietan garraio jasangarria sartu eta sustatzea eta herritarrak adoretzea autoa erabili beharrean beste aukera batzuk proba ditzaten. Edizio honetan gai nagusia da Oinez eta Bizikletaz Segurtasunez ibiltzea, eta lema Zatoz oinez gurekin! izango da. 

Amurriok bat egingo du aurten ere Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearekin eta irailaren 16tik 22ra hainbat ekintza burutuko dira herrian: kirol taldeen eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen artean euren kirol jardueretara edo ikastetxera bizikletaz joan daitezen sustatuko da, beste ekintza batzuen artean. Parte-hartzaileen artean txaleko bereizgarriak banatuko dira.

Ibilaldi osasungarria

Irailaren 16an, 18:00etan, Juan Urrutia Plazatik irtengo dira adinekoei zuzendutako ibilaldi osasungarri bat egiteko. Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. Beste alde batetik, bide-segurtasunari buruzko hitzaldiak emango dira ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat. Gainera, udalerriko ikasleek isun sinbolikoak jarrai ahalko dizkiete herrian barrena ibiltzeko oztopoak jartzen dizkieten gizalegearen aurkako ekintzak burutzen dituztenei: txarto aparkatutako autoak, espaloietan sartzen direnak, e.a.