Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Amurrion  “Euskaraldia 11 Egun Euskaraz” programa gauzatuko da. Amurrioko Udalak onetsi egin du Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua Elkarteari 4.251,56 euroren truke programa horren dinamizazioa esleitzea.
Programaren erronka da hamaika egunez euskaraz hitz egitea. Kanpaina honen oinarria ahalik eta amurrioar gehien euskaraz hitz egiteko edo entzuteko konpromisoa har dezaten aktibatzea da, horrela udalerrian euskararen erabilera sustatuta. Bi figura erabiliko dira horretarako; gutxienez 11 egun horietan euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dutenentzako “Ahobizi”-a, eta Euskaraldiak dirauen bitartean amurrioarrak eurekin euskaraz hitz egitera gonbidatuko dituen “Belarriprest”-a, ondoren hauek euskaraz edo gazteleraz erantzun arren.Egitasmo hau Amurrion, eskualdean eta Euskal Herri osoan garatuko da eta euskagintzako eragile ezberdinek, Udalek, Aldundiek eta Euskao Jaurlaritzak dinamizatuta dago. Amurrion kanpaina dinamizatzeko zortzikotea eratuko da eta eskualde mailako hamaikako bat.
Euskal Herri mailan kanpaina koordinatzen duen organoak (Euskara Elkarteen Topagunea Federazioak eta Eusko Jaurlaritzaren lidergopean), bere aldetik, baliabide ezberdinak eskuragarri jarriko ditu: komunikazio material eta euskarri ezberdinak, abesti bat egitea, web orri baten kudeaketa eta mantenua, formazio ikastaroak etab. Amurrioaren eta Aiara eskualdeko gaineko udalerrien kasuan, iaz bezala, dinamizazio eta koodinazio zereginak “Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua”-k gauzatuko ditu. 40 eragile euskaltzaletik gorak osatzen dute aipatu kontseilua, Aiara eskualdeko hezkuntza eta elkartegintzako eragileak eta aurrez agertutako “Topagunea” Federazioaren bazkidea da. +Info: www.euskaraldia.eus.

EUSKARALDIA 11 EGUN EUSKARAZ HELBURUAK
* Hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko urratsak ematea.
* Euskalgintzako eragileak aktibatzea bai toki mailan eta baita eskualde mailan ere.
* Mota guztietako entitateek euskaraz bizitzea ahalbideratuko duten babes neurriak hartzeko erraztasunak eskaintzea.
* Kanpaina bukatutakoan, emandako urrats berriak eta sortutako harreman berriak mantetzea.
* Euskaltzale helduak aktibatzea eta prestatzea  bere egunerokoan euskaraz aritu daitezen.