Juan de Aranoa udal eskola artistikoak, Amurrioko Udalarekin lankidetzan, 14 urtetik beherako herritarrentzako pintura lehiaketa antolatu du, Gabonak gai nagusitzat hartuta. Adinaren araberako hiru kategoria izango ditu, eta kategoria bakoitzeko sariez gain, parte hartzen duten ume guztiek opari bana jasoko dute. Lanak Kultur Etxean entregatu ahal izango dira abenduaren 7tik 19ra.

Gabonetako pintura lehiaketako parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, eta obra bakoitzak gehienez bi egile izan ahal izango ditu. Teknika librea izango da, marrazkia, pintura, collagea, besteak beste, eta lanen neurriak ezingo dira 50×40 zentimetro baino gehiagokoak izan.

Lanak Kultur Etxean entregatu beharko dira abenduaren 7tik 19ra, eta atzealdean, egilearen datuak, izen-abizenak, adina, telefono-zenbakia eta lanaren izenburua adieraziko dira. Sarien banaketa ekitaldia abenduaren 28an izango da, La Casonako erakusketa aretoan, eta egun horretan bertan inauguratuko da aurkeztutako lanen aukeraketak osatuko duen eta urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa.

Parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute eta, gainera, kategoria bakoitzean hiru saridun egongo dira. 6 urte arteko umeak hartzen dituen A kategorian (2014an jaiotakoak barne), hiru sari banatuko dira, eta horietako bakoitzak diploma bat eta opari bat eramango du; 7 eta 10 urte bitartekoen B kategorian (2010 eta 2013 bitartean jaiotakoak), pinturarako materialez osatutako hiru sari banatuko dira (60€, 50€, 40€-koak) eta diploma bat; eta 11 eta 14 urte bitartekoen C kategorian (2006tik 2009ra bitartean jaiotakoak) 70 €, 60 €eta 50 €-ko pinturarako materialez osatutako hiru sari eta diploma bat banatuko dira.

GABONETAKO PINTURA LEHIAKETA. Lehiaketaren oinarriak – 2020

Lehiaketa honetan 14 urtetik beherako amurriarrek eta honako arau hauek onartuko dituzten guztiek hartu ahal izango dute parte:

  1. Derrigorrezko gaia: “Gabonak”.
  2. Lanak egiteko mota guztietako konposizio teknikoak onartuko dira: marrazketa, pintura, collage, etab. Lehiakide bakoitzak bakarrik obra bat aurkez dezake.
  3. Lan bakoitzak gehienez autore bi izan dezake.
  4. Aurkeztutako lanek 50×40 zm. gehienezko neurriak izan beharko dituzte. Koloreztatutako fotokopiak ez dira onartuko.
  5. Lanak kultura etxeko bulegoetan aurkeztu beharko dira, abenduaren 9tik 21era, biak barne.
  6. Lanaren atzealdean egilearen ondorengo datu hauek zehaztu beharko dira: izen eta abizenak, adina, telefono zenbakia eta lanaren izena.
  7. Aurkeztutako lanak abenduaren 28tik urtarrilaren 7ra bitartean (lan egunetan bakarrik) “La Casona” Udal Erakusketa aretoan erakutsiko dira.
  8. Sari banaketa abenduaren 28an 18:00an “La Casona” Udal Erakusketa aretoan izango da.
  9. Partehartzaile guztiek opari bat izango dute.
  10. Lehiaketak ondorengo sari hauek izango ditu:A- Maila, 6 urte arte (2014an jaiotakoak barne):1.- Diplomaetaoparia.

    2.- Diplomaetaoparia.

    3.-Diplomaetaoparia.
    B- Maila, 7-10 urte bitartekoak (2010 eta 2013 bitartean jaiotakoak):

    1.-60€(marrazketakomaterialean)etadiploma.

    2.- 50€(marrazketakomaterialean)etadiploma.

    3.- 40€(marrazketakomaterialean)etadiploma.

  11. C- Maila, 11-14 urte bitartekoak (2006 eta 2009 bitartean jaiotakoak):

    1.- 70€(marrazketakomaterialean)etadiploma.
    2.- 60€(marrazketakomaterialean)etadiploma.
    3.- 50€(marrazketakomaterialean)etadiploma.

  12. Epaimahaia Arte munduarekin zerikusia duten pertsonez osatua egongo da.
  13. Erabakia apelaezina izango da.
  14. Saritutako lan guztiak “Juan Aranoa Arte Eskolaren” jabetzapean geratuko dira, lan horien erreprodukzio eta erakusteko eskubidea beretzat gordeko duelarik.
  15. Batzorde Antolatzaileak aurkeztutako lanak arretaz zainduko ditu baina lanak hondatu edo galduko balira ez du erantzukizunik izango.
  16. Lanak urtarrilaren 11tik aurrera hartu ahal izango dira, 15 eguneko epean hartuko ez diren lanak Batzorde Antolatzailearen jabetzapean geratuko dira.
  17. Saridunei jakinarazpena udal web orrialdean agertuko da.
  18. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauen onartzea dakar.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO KULTURA ETXERA DEITU, TFNOA. 945891450.

ANTOLATZAILEA: AMURRIOKO “JUAN ARANOA” ARTE ESKOLA.

BABESLEA: AMURRIOKO UDALA.