Amurrioko udalak azken egunotan herriko ostalaritza saltegi guztiei gutuna bidali die taldeko bereizgarria, ordutegia eta edukiera “abenduko Ikuskizun eta Aisialdirako Ekintzen 10/2015 Legearen” arabera bete behar dutelakoan, baita atxikitako arautegiaren arabera ere (esaterako, ikuskizun publikoen, aisialdi ekintzen eta beste batzuen Ordutegiak ezar­tzen dituen “Eusko Jaurlaritzako 269/1997 Dekretua”; eta Ordutegien publizitateari eta ostalaritza lokaletan zein ikuskizun publikoetan identifikazio bereizgarriak instalatzeari buruzko “2012ko ekainaren 25eko Araua”). Udalak bidalitako dokumentuan, ekintzak eta Amurrion instalatuko diren edo dagoeneko instalatu diren instalazio publiko zein pribatuak, baita horien berritze edo handitzeak kontrolatzea udalaren eskuduntza dela gogorarazi nahi izan du.Amurrioko Udalak herrian dauden saltegi batzuek arau hori ez dutela bete egiaztatu du, ezta ostalaritza lokalen zein ikuskizun publikoen ordutegien publizitate eta identifikazio bereizgarriak  jarri ere. Horregatik guztiagatik, Udalak lokalei bideratutako gutun baten bidez, beren saltegian sarreran bertan eta kanpotik ikusgarri dagoen leku batean sailkapenaren identifikazio bereizgarria eta ordutegia jartzeko epea dagoela adierazi du. Araudiaren arabera, ostalaritza saltegi bakoitzak publikoak ikusteko zein ondo irakurtzeko moduko dagokion habilitazio akreditazioa izan behar du, hau da, lizentzia, baimena edo jakinarazpena, telefono zenbakia, posta kodea, fax zenbakia edo posta elektronikoko helbidea, edo hala badagokio, webgunea, erreklamazio orriak daudela edo informazio eskariak, zabaltzeko eta ixteko ordutegia, onartutako edukiera osoa, sartzeko baldintzak (sartzeko mugatzeak eta araudi zein jarraibide bereziak ekintzaren garapen normalerako).