Datorren urtarrilaren 7an, Amurrioko Bañueta kiroldegiak ateak irekiko dizkie berriro herritarrei. Lehenengo fasean gimnasioan eta igerilekuan sartzeko aukera izango da eta, hilabetean zehar, jarduera gidatuei ekingo zaie. Datozen egunetan jakinaraziko da kiroldegira joateko aurretiko hitzordua eskatzeko prozedura, baita bertan jarduteko protokoloa ere.

Kuotei dagokienez, 2020ko martxoan kuota ordaindu zuten erabiltzaileek ez dute urtarrilean ordaindu beharko. Bestalde, baja eman nahi dutenek eta, beraz, martxoko kuota itzultzeko eskatu nahi dutenek abenduaren 9tik 30era bitartean izango dute horretarako aukera. Bestalde, kirol-jarduerak abonatuta dituzten pertsonek prozedura berari jarraituko diote, abonatuta daudenak urtarrilean itzultzen direnerako mantendu ahal izango dituzte edo horiek itzultzeko eskatu ahal izango dute.

Itzulketak banku-kontuaren bidez izapidetuko dira (ez da eskudirutan ordainduko), abenduaren 9tik 30era bitartean, hiru bide hauetako edozeinen bidez:

  • Aurrez aurre, kiroldegian, 17:00etatik 20:30era.
  • Telefonoz, 945393642 telefonora deituta.
  • E-mailez, banuetakiroldegia@gmail.com edo itzulketak.banuetakiroldegia@gmail.com helbideetan.

Epe horretan, urtarrilaren 7tik aurrera Bañueta kiroldegian kirola egiten hasi nahi duten pertsonek ere egin ahal izango dituzte altak, kirol-instalaziora hurbilduz, telefonoz eta posta elektronikoz.