Amurrio Futbol Taldeak, Kaskagorri Amurrio Futbol Taldeak eta Etorkizuna Aialako Futbol Taldeak aurrerapauso handia eman dute gaur egun bizi duten bereizketa egoera gainditzeko eta etorkizunera begira lankidetza egonkorra ezartzeko oinarriak eraikitzeko. Udalak hiru taldeen artean aurrera eramandako bileretan parte hartu du, gaur sinatu den elkar ulertzea eta akordioa posible izan daitezen.

Kirol denboraldia amaitu eta gero, eta begirada datorren kanpainara zuzenduta, hiru taldeek helburu komuna eta Amurrioko futbola eta egungo eta etorkizuneko futbolari belaunaldiak ilusioz beteko dituen ikuspegia definitzeko konpromisoa erakutsi dute. Horregatik, gaur hartu dituzten konpromisoak kontuan izanda, aldizkako bilera egutegia ezarriko dute, laneko ildo komuna finkatzeko bidean aurrera egiteko, epe laburreko, ertaineko eta luzeko helburuak markatuz, eta une oro Amurrioko biztanleen interes orokorrari emango diote lehentasuna, erakunde bakoitzaren interesen gainetik.

Akordioa sinatu ondoren egingo diren bileretan, udalerriko futbolaren ildo estrategikoen definizioa landuko da. Oinarrizko futbolaren antolakuntza eta banaketa, elkarren arteko prestakuntza planak egiteko aukera, eta baita kirol koordinazioa ere, hiru erakundeak batera koordinatuko dituen figura bat sortzeko aukera baztertu gabe.