Amurrioko hainbat auzotako 147 herritarrek hartu dute parte otsailean eta martxoan antolatutako batzar irekietan. Goikolarra, Larrabe, San Roque, San José, Juan de Aranoa, Bañuetaibar, Landako, Ugarte, Lexarraga eta Aldaiturriaga auzoetan bizi diren herritarrak dira, eta parte-hartze dinamika horietara batu dira hobekuntzak proposatzeko helburuarekin. Besteak beste, garbiketa, irisgarritasuna, argiztapena, bide-segurtasuna eta hiri-tresneria bezalako gaiak jorratu dituzte. Jasotako proposamenak aztertzen ari dira, eta dagoeneko hasi dira erantzuna ematen horietako batzuei. Urtearen erdialdera eskaeren egoeraren berri emango da. Amurrioko Udalak eskerrak eman dizkie beren auzoak eta Amurrioko udalerria hobetzeko ahaleginak egin dituzten pertsonei.