Otsaileko lehen hamabostaldian irekita egongo da 2019/2020 ikasturteko bigarren lauhilekoan Amurrioko HHI helduentzako hezkuntza-zentroan matrikulatzeko epea. Hezkuntza doakoa da. Ikastaro hauek eskainiko dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua, testuak irakurtzea eta ulertzea, oinarrizko informatika, gaztelania atzerritarrentzat, ingelesa, eta oinarrizko euskara. Horrez gain, arautu gabeko prestakuntza-programak ere baditu, oinarrizko ingelesaren eta oinarrizko informatikaren arloan. Informazio gehiago lortu eta matrikula egiteko, jarri harremanetan Amurrioko HHIko zentroarekin (helbidea: Landaburu kalea 14-16; telefono-zenbakia: 945892620).