Amurrioko ikastetxeetako 250 ikasle inguruk hartzen dute parte 2021-2022 ikasturtean “Gu Ere Bertsotan” programan. Amurrioko Udaleko Euskara Sailak antolatua da programa hau eta Arabako Bertsozale Elkartearen esku dago. Helburua bertsolaritzaren ezagutza zabaldu eta horretan sakontzea da. Aurtengo programak herriko LH5 eta LH6 mailako ikastetxeetan modu intensiboan “Mundu bat bertso” egitasmoa garatuko du eta DBH3-4 mailako ikasleei “Ber­tso bizi gazte” tailerrak zuzendu. Bertsolaritzari buruzko egitasmo honen aurtengo ikasturteko irakasleak ondoko ikastetxeei eskolak emango dizkiela: Zabaleko H.I., Mendiko Eskola,  Amaurre, Zaraobe Intitutua eta Aresketa Ikastola.

GAITASUN MAILAN

* Bertsolaritza den kultur adierazpidearekiko oinarrizko ezagutza izatea.

* Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia garatzea.

* Jende aurreko emanaldi bat burutzeko oinarrizko betekizunak ezagutzea eta egoki baliatzea.

* Taldean harreman onak sustatzea. 

PERTSONA MAILAN

* Bertsozaletzea eta euskararekiko jarrera positiboa izatea.

IKASTETXEAN/HERRI  MAILAN

* Ikastetxean/herrian bertsozaletasuna eta bertsolaritza sustatzea.

* Ikastetxeaz kanpo haurrek jarraipena ematea zaletasun horri beren inguruan.