Amurrioko jaietako Txosna Solidarioak, oso-osorik X Frágil elkartearentzat izango diren 4.500 euro bildu ditu. Txosna bi kontzertu-egunetan egon zen zabalik, abuztuaren 13an eta 14an, emanaldien orduetan, X Frágil elkartearentzat dirua biltzeko. Amurrioko Udalaren ekimena Amurrioko Trail taldeak eraman du aurrera. Amurrio Trail, Lasterketa herrikoia antolatzeaz gain, ekitaldi solidario ugari antolatzen dituen oso mendi talde aktiboa da.

Horrela, azken ekimen honetan Amurrio Trail Taldeak hauen laguntza izan du: Atletismo Oinkariak, Amurrio Txirrindularitza Elkartea, Kathya eta Manolo… Udalerriko alkateak plaka bat eman die, diru-bilketan izan duten inplikazioa aintzatetsiz.