Amurrioko Udalak Mugarik Gabe eta Colectiva XXK. taldeekin batera “Bizitza erdigunean jartzen” hitzaldia antolatu du. Irailaren 29an izango da, 18:00etan, Amurrio Antzokian. Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da partehartzea@amurrio.eus helbidean.

Amaia Pérez Orozcok emango du hitzaldia, eta Bizitzaren Zerbitzurako Politika Publikoekin erlazionatutako zenbait mintegiren barruan dago. Eraldaketarako adibide zehatzak ematen dituen gida ere landuko da, hainbat ardatzetatik abiatuta, iraunkortasun ekologikotik, ekonomiaren birkokatzetik, erantzunkidetasuna bateratutik, lanen berrantolaketatik eta demokratizaziotik, adibidez.

Hitzaldia bizitzak erdigunean jartzeko gonbidapena da, eta horrek garrantzitsuena zer den berriro pentsatu behar dela esan nahi du. Bizi garen sistemari buruz hausnartuko dugu, ea bizitzaren, pertsonen, interdependentziaren, eta baliabideen zaintzaren zerbitzura dagoen. Era berean, gauza handiak eta txikiak bizitzaren, politiken, ekonomiaren eta harremanen zerbitzura zelan jarri aztertuko du, horiek eraldatzeko eta bizitza zaintzeko.

Tailerra

Hitzaldi honi dagokionez, urriaren 17an, Kultur Etxean “Caminando hacia la sostenibilidad de la vida” tailerra egingo da Feminismo Dezaskunde taldearekin. Kultur Etxean egingo da 11:00etatik 14:00etara eta aldez aurretik izena eman beharko da partehartzea@amurrio.eus helbidean.