Ekainak 15 eta 16, 19:00etan. Amurrioko Udal Dantza Eskolaren ikuskizuna. Amurrioko Udal Dan­tza Eskolako ikasleek ikasturte honetan ikasitako guztia erakutsiko dute hainbat koreografiarekin. Horrela, eskolan nazioarteko irakasleen eskarmentua duten ikasleek bizi izandako bilakaera osoa ikusiko da. Hirurogeita hamar lagunek parte hartuko duten ikuskizun honek ez du ikuslea hotz utziko; halaxe esan du, behintzat, jardunaldi honetarako koreografia berriak sortu duen Amurrioko Udal Dantza Eskolako zuzendari Jon Ugarriza koreografo eta dantzariak. Sarrera: 2 €. Kultur Etxean salgai emanaldia baino bi aste lehenago.