Amurrioko Udal Liburutegiak kontsultetarako ordenagailuen eta eguneroko prentsaren erabilera berreskuratuko du gaurtik aurrera, eta baita aldizkarien atala ere. Bi zerbitzuak etenda geratu ziren Covid-19aren aurkako prebentzio-neurri gisa, eta birusa hedatzea ekiditeko beharrezko prebentzio guztia gordez jarri dira berriro indarrean.

Osasun-baldintzak hobetzeak aipatutako zerbitzuak irekitzea ahalbidetu du, betiere erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko ezarritako neurriak gordetzen badira. Udal instalazioak udako ordutegia izango du, 9:00etatik 14:00etara, irailaren 17ra arte. Gainera, abuztuaren 9tik 22ra itxita egongo da.