Amurrioko Udalak hasiera eman dio Bañueta kiroldegiko zerbitzuaren esleipen prozesuari. Lizitazioa prozedura irekiz egingo da, eta kontratuaren iraupena 10 urtekoa izango da, gehi beste 5eko luzapena.Udalak gastu estrukturalen parte bat hartuko du bere gain emakidaren lehenengo urteetan, enpresak aurkeztutako eskaintzaren arabera. Enpresak zenbatekoa aztertu eta %100 arteko beherapena egin dezake. Beherapena eginez gero, Udalak instalazioetan inbertituko du beherapen horren %50a. Hori izango da aurkeztutako eskaintzen balorazioan kontuan izango den alderdi nagusia, kirol kudeaketa proiektuarekin edo instalazioen mantentze planarekin batera.

580.000 €-ko zenbatekoa aurreikusten duten inbertsioak Amurrioko Udalaren eta erakunde emakidadunaren artean adostuko dira, eta %50ean finantzatuko dira bien artean. Planteatutako inbertsioen artean bi padel pista eraikitzea, fitnesseko makinak berriztatzea eta energia eraginkortasuna hobetzea daude, beste batzuen artean. Aurrekoekin alderatuta aldaketa nagusia kontzeptuan duen proposamen horren bitartez, Udalak eta esleipena lortzen duen erakundeak etengabeko konexioa izango dute, hau da, proiektu bateratua izango da. Eskaintzak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, esleipena Europar Batasuneko Argitalpenen Bulegoari iragartzen zaionetik, hau da, uztailaren 17an amaituko da.