Amurrioko Udalak euskara sustatze aldera herritarrei ematen dizkien diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea irekita dago. Eskaerak urrian aurkeztu behar dira, eta herritar interesdunei eskatzen diegu eskaera erregistratu aurretik lehen solairuan dagoen Euskara Zerbi­tzura eramateko, bertan egiazta dezaten. Hori urriaren 31 baino lehen egin behar da, eskaera onartua izan dadin.

AMURRIO – LAGUNTZAK

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko urriaren 1etik 31ra.

• Amurrioko herritarrek euskara ikas dezatela sustatzeko lagun­­tza ekonomikoak:
– Onuradunak: 2018-2019 ikasturtean Amurrion erroldatutako pertsonak, 16 urte beteak dituztenak, eta Amurrioko Udaleko langileak.
– Helburua: Deialdi honen helburua da Amurrioko herritarrek euskara ikastea susta­tzeko diru-lagun­tzak arau­tzea.
– Zenbatekoa: Ordaindutako matrikularen ehuneko 75 arte lagunduko da diruz; gehienez ere 1.961,06 euro emango zaio pertsona bakoitzari bere euskalduntze prozesu osoan zehar, Amurrioko Udaleko langileei izan ezik, horiei kostuaren ehuneko ehun emango baitzaie.

• Amurrioko herritarrek Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako euskara-ikastaroetan parte har dezatela susta­tzeko lagun­tza ekonomikoak:
– Onuradunak: Amurrion erroldatuta dauden eta 16 urte baino gehiago dituzten pertsona fisikoak.
– Helburua: Deialdi honen helburua da Amurrioko herritarrek Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako euskara ikastaroak egitea sustatzeko diru-laguntzak arautzea.
– Zenbatekoa: Ondaindutako matrikularen ahuneko 50 arte lagunduko da diruz, eta gehienez ere 100 euro emango dira pertsonako eta urteko.

• Amurrioko herritarrek aisialdiko monitore- eta zuzendari-titulu ofizialak lortzeko ikasketak euskaraz egin ditzatela sustatzeko laguntza ekonomikoak:
– Onuradunak: Amurrion erroldatutako eta 2019an aisialdiko begirale eta aisialdiko zuzendari titulu ofiziala lortzeko ikasten bukatu duten edo tituluok lortu dituzten pertsona fisikoak.
– Helburua: Deialdi honen helburua da Amurrioko herritarren artean euskarazko aisialdiko begirale eta aisialdiko zuzendari titulu ofiziala ikastea sustatzera bideratutako dirulaguntzak.
– Zenbatekoa: Matrikularen eta ordaindutako egonaldi gastuen ehuneko 50era arte diruz lagunduko da, gehienez ere 200 euro aisialdiko begirale ikasarorako, eta 90 euro zuzendari ikastarorako.