Amurrioko Udalak berriro ekin dio iaz martxan jarri zuen herrilaguntzaile programari. Jasotako esperientzia onaren ondoren, urtarriletik aurrera, lau pertsonek, hiru emakumek eta gizon batek, osatutako herrilaguntzaile talde berria du Amurriok. Herritarrek erraz identifikatu ahal izango dituzte, ondo ikusten diren eta Herrilaguntzaile identifikazioa dutentxaleko islatzaileak eramango baitituzte. Ekimena, eskualde mailako enplegu planaren bitartez gauzatu ahal izan da.

Prestakuntza aldiaren ondoren, herrilaguntzaile taldeak Amurrioko herritarren eta Udalaren arteko lotura lanari ekin dio. Herrilaguntzaile bakoitza udalerria banatu den lau guneetako batez arduratzen da, eta beraiek izango dira herritarren aldetik jasotako informazioa, kontsultak edo iradokizunak Udalera ematearen arduradunak, Udaleko sailekin koordinatuta egingo baitute lan.

Gertakarien berri jasotzeaz gain, udalerriko elementuen inbentarioak egingo dituzte, sentsibilizazio lana egingo dute, eta laguntza emango diete udal brigadei ekitaldi zehatzetan. Gaur egun, herrilaguntzaile taldea Amurrioko auzoetan ari da lanean, auzo horiek dituzten beharren argazkia emango duten inkestak egiten, martxoan auzoetako batzarren kanpainari ekin ahal izateko.

Amurrioko Udaleko partaidetza Sailak zabalik ditu gertakariaen berri jasotzeko ohiko bideak. Horretarako, Udalera deitu daiteke, mezu bat bidali partehartzea@amurrio.eushelbidera, www.amurrioincidencias.orgwebgunean sar daiteke edo WhatsAppeko 671074170zenbaki berriraidatzi daiteke.