Amurrioko Udalak eremu guztietan euskara bultzatzea bilatzen du. Hori dela eta, AEKrekin batera, merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten duten pertsonei zuzendutako oinarrizko euskara ikastaroa jarri du martxan, eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko xedez. Prestakuntza horren bitartez, partaideek zenbait esamolde eta adierazpide ikasiko dituzte, bezeroengana zuzentzeko, hizkuntzaren erabateko kontrola izan behar gabe.

Udalak finantzatuko duen ikastaroak 17 orduko iraupena izango du, eta urriaren 14tik azaroaren 20ra luzatuko da, astean bi egunez, izena ematen duten pertsonen ordutegi aldeko prestasunaren arabera zehaztu beharreko ordubete eta erdiko saioetan. Urriaren 7ra arte eman ahal izango da izena, 6623030756 telefono zenbakira deituz edo irabazieuskararekin@gmail.comhelbidera mezu elektronikoa bidaliz.