Auzoekin eginiko segimendu-bileretan eskabideak jaso ondoren eta horien bideragarritasuna aztertu ostean, udalak zenbait lan egitea onetsi du. Alde batetik, oniritzia eman behar zaio oinezkoentzako ibilbidea hobetzeari Goikolarratik Mendikora sartzeko eremuan, 49. zenbakiaren inguruan. Tarte hori sarritan erabiltzen dute eremuko auzokideek; iradokizuna Goikolarra auzoak egin du.Era berean, Bañuetaibarren bizikleten zirkuitutik hurbil dagoen zabaldegiaren sarbidea egokitu da, eremuaren sarbidean urik meta ez dadin. Eta, halaber, espaloi-tarte bat hobetuko da Landako auzoan, Boriñaur enparantzan irisgarritasuna hobetzeko. Horretarako, Boriñaur 7n dagoen arkitektura-oztopoa kenduko da.