Amurioko Udalak sare sozialetan duen presentzia indartu du. Facebooken eta Twitterren dauden kontuei Instagramen profil berria gehitu zaie, herritarrei albiste, agenda, bando, argazki eta bideoei buruzko informazioa eskaintzeko, besteak beste.

Gainera, sare sozialetan presentzia areagotzearekin batera, Udalak herritarrekiko interakzioa sustatuko du. Amurrioko Udalarentzat lehentasuna da hedapen-kanalak herritarrekin optimizatzea eta eguneratzea, horri esker amurrioarrek eskura izango baitute lehen eskuko informazio guztia.

  • Facebook:  https://www.facebook.com/AmurrioUdalaAyuntamiento
  • Twitter:  https://twitter.com/AmurrioUdala
  • Instagram: https://www.instagram.com/amurriokoudala/