Amurrioko Udalak urrian hasi eta azaroan jarraipena emango die Amurrioko hainbat auzorekin egingo dituen topaketei. Hainbat ibilbide egingo dira auzoetan zehar, auzotarrek lagunduta. Gainera, Udaleko teknikariek eta politikariek ere hartuko dut parte, gorabeherak eta hobetzeko beharrak bertatik bertara identifikatzeko.

Urte askotan, batzarrak egin dira Amurrioko hainbat auzotako bizilagunekin, eta herritar askok hartu dute parte haien beharrak lekuan bertan jaso eta orain arte egin diren jardueren berri ematea ahalbidetzen duen ekimen horretan.

2021ean, aurrez aurreko bilerez gain, ibilaldiak/paseoak egin ziren auzotarrekin batera auzoetako kaleetatik, gorabeherak eta inbertsio-proposamen zehatzak bertatik bertara ezagutzeko. Ibilaldiak goizez egin ziren eta harrera bikaina izan zuten. Hori dela eta, aurten formula horren aldeko apustua egin da auzoekin topaketak egiteko.

Horregatik, hamar ibilbide edo pasealdi aurreikusi dira, bat programaren parte den auzo bakoitzeko. Arratsaldez egingo dira, 17:30ean, ahalik eta jende gehienak parte har dezan. Bertara, Amurrioko Udalaren aldetik, politikariak eta hainbat zerbitzutako teknikariak ere (obrak, lorezaintza, udaltzaingoa, hirigintza eta parte-hartzea) joango dira.

 

Auzoetan zehar egingo diren ibilbideen egutegia:

Ibilbidearen data Auzoa Ibilbidea Ordua Elkartzeko puntua
2022/10/03 Aldaiturriaga Iritxusi, Mendigorri, Mendixur, Kalifornia plaza, Aldai. 17:30 “KALIFORNIA” PLAZA
2022/10/04 Ugarte Anbulatorio Zaharra , Mintegi, Ugartebetxi, Mendi, Mintegi. 17:30 ANBULATORIO ZAHARRA
2022/10/10 Larrabe Larrabe Zelaia, Larrabe, Letobe, Mendiko 17:30 CAMPA LARRABE ZELAIA
2022/10/11 Lexarraga Lexarraga Plaza, Aiara etorbidea, Lexarraga kalea, Jesus Galindez, Pikaza, Etxegoien bidea 17:30 LEXARRAGA PLAZA
2022/10/17 Goikolarra Goikolarra 17:30 GOIKOLARRA PLAZA
2022/10/24 San Roke Ermita, Ruperto 17:30 ERMITA
2022/10/25 Alkinar Landaburu Sabarri Taberna, Juan de Aranoa (Alkinar) Landaburu 17:30 SABARRI TABERNA (ALKINAR)
2022/11/03 Landako Boriñaur Plaza, Landako, Maskuribai, Goiena, Farmazia, Errotatxu, Landako. 17:30 BORIÑAUR PLAZA

 

2022/11/07 Bañuetaibar

 

Uskategi, Bañuetaibar, Abiagabarri. 17:30 USKATEGI ETA BAÑUAETAIBAR BIDEGURUTZEA
2022/11/8 San Jose Zabaleko Ikastetxea, Zabaleko, Aretxondo biribilgunea, jolas-gunea, blokeak, Gernikako Arbola, Arenalde. 17:30 COLEGIO ZABALEKO IKASTETXEA