Otsailaren 24an, Vladimir Putin Errusiako presidenteak operazio militarra agindu zuen Ukrainaren aurka. Egun hauetan Ukrainako hainbat herrik eta hirik tropa errusiarren setioa jasan dute, ukrainarren artean egoera dramatikoak sortuz.Nazioarteko lehen erreakzioak berehala etorri dira, eta asko dira Errusiak Ukrainaren kontra egindako erasoaren aurka agertu diren herrialdeak.

Egoera horren aurrean, Amurrioko Udalak hau adierazi nahi du:

  • Amurrioko Udalak Errusiaren eraso militarra salatzen du, eta berehala bertan behera uzteko eta indar militarrak Ukrainako lurraldetik erretiratzeko eskatzen du.
  • Amurrioko Udalak gerraren aurreko gaitzespena adierazten du.
  • Amurrioko Udalak elkartasuna adierazten dio Ukrainako herriari.