Amurrioko Udalak aho batez onartu zuen atzo egindako osoko bilkuran udalerriko ostalaritzako lokalei terrazak kobratzea arautzen duen ordenantza fiskala aldi baterako etetea. Neurria 2021. urte osoan egongo da indarrean, gutxienez.

Neurri horren helburua ostalaritzaren sektoreak bizi duen egoera zailean laguntzea da.

2021ean Ordenantza Fiskalaren aplikazioa eten egingo zaie, mahaitxoak, mahaiak, aulkiak eta antzeko beste elementu batzuk instalatzeko lizentzia duten eta COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko zenbait neurri bete behar izan dituztelako, baimendutako gehieneko edukiera murriztu beharra eta ixteko eta irekitzeko ordutegia egokitu beharra, besteak beste, jarduera murriztuta ikusi duten Amurrioko establezimenduei.