Amurrion Euskaraz Bizi Nahi Dut Eguna 2021 ospatuko da urriaren 23an. Egun honetarako hainbat ekintza daude antolatuta: tailerrak, zuhaitz landaketa, txistularien kalejira, jolasak eta kalaka eta zunba, besteak beste.

URRIAK 23

* 11:00-13:00 ASPALTZAren tailerrak.

* 12:00 Zuhaitz landaketa parkean (PI­RRITX ETA PORROTXEN ZUHAITZA).

* 12:00 Txistularien kalejira – AMURRIOKO TXISTUZALEAK.

* 11:30-13:00 BETIKO JOLASAK (FAKTORIA) eta KALAKA (FELIX PIKATZA).

* 13:00 KANTU KOLORE ikuskizuna San Antonen haurrentzako VITAL FUNDAZIOAren eskutik.

* 16:30 kultura etxea IHES GELA. DBHkoentzako edo LHko nagusientzako.

* 17:00-18:30 ZUNBA EUSKARAZ (IZASKUN DEL CERRO).

* 19:00 UGARTEKO OTXOTEA.