Aresketa Ikastolak antolatuta, 2020ko ekainaren 14an Araba Euskaraz jaiaren edizio berri batekin hitzordua izango dugu Amurrion. 1977. urtean herriko guraso batzuk euren seme-alabek kalitatezko heziketa euskaraz izan zezaten abian jarritako proiektua da egungo Aresketa Ikastola, eta proiektu honen baitan, beste lau aldiz antolatu dute Araba Euskaraz Amurrion (1986,1996, 2005 eta 2013an). Aresketakideek joan zen ekainaren 16an jaso zuten lekukoa Gasteizko Armentia Ikastolaren eskutik eta, dagoeneko, lanean ari dira. Uztailaren amaierarako aurreikusten dute lehendabiziko ekimena izango dena, eta salgai dute ekitaldi horretarako propio sortutako kamiseta. Aurki, honi buruzko informazio gehiago agindu digute.

araba euskaraz 2020 amurrio eus