Hilabete batzuetako etenaren ostean, Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketako hirugarren finalaurrekoa Amurrioko katekesi aretoan jokatuko da. Irailaren 26an, 19:30ean burutuko da saioa, Aramaioko Konde basoko iluek taldea eta Gasteizko Errexala taldea arituko dira kantuan. Bertan erabakiko da Murgiako finalean, urriaren 10ean izango den hirugarren taldea zein izango den. Sarrera librea.

KARTELA bertso