Amurrioko Udala robotika ikastaro bat antolatzen ari da Euskara Zerbitzuaren bitartez. Kultur Etxean emango da urriaren 14tik maiatzaren 17ra. 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat izango da. Horren aurretik, urriaren 7an, aurkezpen hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean bertan 17:30ean. Hilean 45 €-ko prezioa du, baina % 50ean diruz lagunduta dagoenez, hilean 22,50 € ordainduko dira. Talde txikiak izango dira, eta lekukopurua mugatua. Izena eman nahi dutenek aurkezpena baino lehen egin dezakete matrikula helbide honetara mezu bat bidalita: bmendiguren@amurrio.eus. Ikasturte honetan programazioa, errobotika, 3D diseinua eta web garapena landuko dituzte metodologia berritzaile baten bidez eta sormena erabilita, inoz bezala dibertitzen diren bitartean.

•  Metodologia berritzaileena bMakerren eskutik
Teknologiaren bidez, haien gaitasunak indartuko ditugu, haien emaitza akademikoak bultzatu eta etorkizunerako prestatu, hori guztia modu ludikoan eta motibatzailean.
• Metodologia ezberdinak erabiliko ditugu modu transbersalean
– Proiektuetan oinarritutako ikasketa.
– Ikasketa kooperatiboa.
– Jolasa ikerketarako baliabide gisa.
– Programazioa, hardware arduinoa.
• Eta bestelako metodologia espezifikoak ere erabiliko ditugu erronka edo proiektuaren arabera
– 3D diseinua.
– Desing thinking.
– Web garapena.
• Steam filosofia Zientzia/ Teknologia” Ingeniaritza/ Artea/ Matematika
Filosofia honi eta proiektuetan oinarritutako ikasketa kooperatiboari esker, ikastaro honek ikasleek gozatzen duten bitartean edukiak barneratzea lortzen du. Proiektuaren funtsa dira eduki teknikoak lantzea ikasleen sormena sustatuko duen ikuspuntu artistiko baten bidez, material birziklatua erabilita, egunerokotasuneko elementu askoren zergatia deskubrituta eta haien funtzionamendua ikertuta.