Apirilaren 15, 16 eta 17an Bertsolaritza Barnetegi bat antolatu da Espejon. Lehen Hezkun­tzako 3, 4, 5 eta 6. mailako haurrei zuzenduta dago. Kultur Etxean izena eman daiteke martxoaren 13a baino lehen. Plaza kopurua mugatua da. Informazioa zabal­tzeko Amurrioko Udaleko Euskara Zerbi­tzura jo daiteke (telefonoa: 945891161 eta posta elektronikoa bmendiguren@amurrio.eus). Arabako Bertsozale Elkarteak Aiaraldeko udalekin batera antolatu du Bertso Abentura izeneko ekimen hau (Amurrio, Laudio, Aiara, Artziniega eta Urduña).

Bertso barnetegia espejoko aterpetxean Aiaraldeko haurrentzat

Oporraldia euskaraz gozatzeko, bertsolaritzara gerturatzeko, zonaldeko kulturara gerturatzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko aukera.

NOIZ: Apirilaren 15, 16 eta 17an.

NON: Espejoko aterpetxean.

NORENTZAT: Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleentzat.

ERAMAN BEHARREKOAK: Arropa egoki eta erosoa, aldatzeko jantziak, lotarako zakua, xira, botak, garbiketa pertsonaleko gauzak.

PREZIOA: 45 euro (80 euro Udalerri horietan erroldatu gabekoentzat).

IZEN EMATE PROZEDURA:

AURREZ IZEN EMATEA: Martxoaren 13a baino lehen. Plaza kopuruen arabera. Aiaraldeko udaletxeetan (LAUDIO, AMURRIO, AIARA, ARTZINIEGA, URDUÑA) eta Amurrion Kultura Etxean eta Euskara Zerbitzuan.

PLAZEN KONFIRMAZIOA ETA ERRESERBAN DAUDEN PARTE HARTZAILEEN ins­kripzioa 13tik 31ra (Udalen artean plaza libretik geratuko balitz). Udalerri horietan erroldatu GABEKO parte hartzaileek epe hau izango dute izena eman eta ordainketa egiteko.

ORDAINKETA eta dokumentazioa udaletan entregatzea. Martxoaren 31a baino lehen. Plazak izen emate ordenean gordeko dira, diru sarrera udalaren konfirmazioa jaso ostean egin beharko da.

UDALEAN ENTREGATU BEHARREKOA: Izena emateko fitxa betea, osasun txartelaren kopia eta bankuko ordainagiria. Transferentziaren kontzeptu moduan parte hartzailearen ­izen-abizenak adierazi.

KONTU ZENBAKIA: Amurrio, Aiara, Artziniega eta Urduña: ES74 3035 0012 74 0120025862

Laudio: ES07 3035 0045 22 0450037098.

AUTOBUSAREN IBILBIDEA: 

Apirilaren 15an, asteazkena Apirilaren 17an, ostirala:

10:30 Laudio (Laudio institutua) 13:00 Urduña (Suhiltzaileak)

10:30 Artziniega (Bizkaibus) 13:15 Aiara (Zuhatza, Etxaurren ikastola)

10:45 Aiara (Zuhatza, Etxaurren ikastola) 13:15 Amurrio (Telefonika)

10:45 Amurrio (Telefonika) 13:30 Artziniega (Bizkaibus) 

11:00 Urduña (Suhiltzaileak) 13:30 Laudio (Laudio institutua)

Folletoa + Inskripzioa ➡️ AIARAALDEA_2020_BARNETEGIA