Aurten Amurrion izango da Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa, eta binakakoa izango da edizio honetan. Beti ere, erakunde eskudunek Covid-19aren aurka unean-unean indarrean jarritako arauak beteta gozatu ahalko dugu ekitaldi honetaz. Amurrio Antzokia izango da edizio honetako finalaurrekora iritsi diren bikoteen saioa hartuko duen agertokia. Ekitaldia 17:30ean hasiko da. Sarreren salmenta: bertsosarrerak.eus.