Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek erabaki dute bertan behera uztea “Udalekuak 2020” programa, 2020ko udako kanpamentuen kanpainan sartutako ume eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko. Covid-19aren hedapena eragozteko, osasun-arloko agintariek egindako gomendioak kontuan hartuta geldiarazi da hiru lurraldeetako zazpi eta hamahiru urte bitarteko umeei 4.000 plaza eskaintzen zizkien programa hau.

Arabako Gazteriaren Foru Erakundearen kasuan, Udaraba 2020 kanpaina bertan behera utzi da. Uztailaren 1etik abuztuaren 11ra bitartean garatzea aurreikusita zegoen 7 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Bertan, guztira, Udakeluak programako 1.940 plaza eskaini ziren (1.530 gainerako aldundiekin partekatuta eta 410 Arabarako bakarrik), eta Gazte Bidaiak programako 571 plaza.

Azken programa hori beste erkidego batzuetan ere garatzen da, eta edizio honetan Holandan egitea aurreikusita zegoen; beraz, programa bertan behera utzi behar izan dugu mugikortasun murrizketengatik, segurtasuna bermatzeko, osasuna babesteko eta gazteen, antolatzaileen, kontratatutako hirugarrenen, senideen eta gizarte ingurunearen artean kutsa­tzeak saihesteko.