Euskararen erabilera sustatzeko lanean ari den Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, haurrentzako ludoteka zerbitzua antolatu du martxorako eta apirilerako, Aste Santuko oporrekin bat eginez. Zehazkiago, ludoteka bi eta zortzi urte bitarteko haurrentzat izango da, martxoaren 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 9ra. Jolas libreko gela, jostailuak dituen gela eta esku-lanetarako eta beste jarduera batzuetarako –margotu eta marraztu- lekua egongo da. 10:00etatik 13:00etara. Prezioa eguneko 4 eurokoa da. Ekintza hauek Bainuetaibar kaleko 2 zenbakidun lokalean burutuko dira. Plaza mugatuak izanik, beharrezkoa da martxoaren 22a baino lehen izena ematea. Horretarako: aspaltza@hotmail.com helbidean izena, abizena, adina, telefono zenbakia eta datak adierazi beharko dira.