Euskararen erabilera sustatzen lan egiten duen Aspaltza Amurrio Euskara Elkarteak, Udalaren laguntzaz, haurrentzako ludoteka zerbitzua antolatu du aurtengo otsaila eta martxorako. Zehatzago esateko, ludoteka otsailaren 25 eta 28 eta martxoaren 1ean li­tzateke.

Bi eta zortzi urte bitarteko umeentzat izango da. Jolas libreko gela, jostailuak dituen gela eta esku-lanetarako eta beste jarduera batzuetarako –margotu eta marraztu- lekua egongo da. 10:00etatik 13:00etara. Prezioa eguneko 5 eurokoa da. Ekintza hauek Bainuetaibar kaleko 2 zenbakidun lokalean burutuko dira. Plaza mugatuak izanik, beharrezkoa da otsailaren 18a baino lehen izena ematea. Horretarako: aspaltza@hotmail.com helbidean izena, abizena, adina, telefono zenbakia eta datak adierazi beharko dira.